Elkartze agiria

Enpresaren eta Gizarte Segurantzako Laneko istripu eta gaixotasunen Mutuaren arteko hitzarmen honen bidez, azken honek kontrataturiko gertakariak (lanekoak zein arruntak) babesteko konpromisoa hartzen du. Hitzarmen horrek urtebeteko iraupena du eta urtero isilbidez luza daiteke (alderdietako batek hilabeteko aurrerapenarekin kontrakoa adierazi ezean)

Dokumentu honetan elkartutakoaren identifikazio eta lokalizazio datu guztiak, eman zaizkion kotizazio kontuaren kodigo edo kodigoak, bertan egiten diren lanei eta horiek egiten diren tokiei buruzko informazioa bilduko da eta bere eraginetarako egun eta ordua adierazita egongo da.
Dokumentu honen bitartez elkartzen dira:
  • Beren konturako langileak dituzten enpresaburuak.
  • Nekazaritzako erregimen Bereziko beren konturako langileak, Ezintasuna, Heriotza eta Biziraupeneko estaldura derrigorrezkoari dagokionez
  • Merkataritzako ordezkariak.
ELKARTZE AGIRIAREN ERANSKINA.
Enpresaburuak lan istripuak Mutua baten bidez babesteaz gain, gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa ematea hauta dezake. Horretarako, elkartze agiriari eranskin bat gehituko zaio, eta bertan eraginetarako data zehaztuko da.
Dokumentu hau ez da bete beharko beren konturako Nekazaritzako Erregimen Bereziko langileen eta langile autonomoen borondatezko hobekuntza ematen denean; hauek Atxikitze agiri baten bitartez egingo dute.