Atxikitze agiria
Aldi baterako ezintasunagatiko subsidioa jasotzeko bere konturako langilearen eta Mutuaren arteko erlazioa finkatzen du agiri horrek. Interesdunaren eta Mutuaren betebeharrak eta eskubideak biltzen ditu eta noiztik noiz arte izango duen eragina adierazita dago. Horrez gain, identifikazioari, lokalizazioari eta jarduerari buruzko informazioa jasoko du eta Gizarte Segurantzako zenbakia eta Erregimena azalduko dira bertan.
- Egutegiko urte bateko iraupena izango du, eta urtero isilbidez luzatuko da, interesdunak kontrakoa adierazi eta estaldurari ezezkoa eman ezean; beste erakunde batekin hitzartuz gero horrekiko lotura indarrean jarri aurreko urteko urriaren 1a baino lehen jakinarazi beharko da, beti ere interesduna erakunde aldaketa eskatzen duenean aldi baterako ezintasunagatiko baja egoeran ez badago. Erabaki hori gauzatzeko bere konturako langileak, erabakia gauzatzen duen urteko abenduaren 31n kotizazioak ordainduta izan beharko ditu.
- Atxikitze agiriak bere konturako Nekazaritzako Erregimen Bereziko langileei dagokienez, laneko arriskuen eta arrisku arruntengatiko aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa estaltzen du, eta beti Ezintasuna, Heriotza eta Biziraupena estaltzen duen erakundearekin.