Zuzeneko ordainketa duten lagileentzako Informazioa
2023ko Ordainketen Egutegia
Urtarrilaren 3a, asteartea |
Otsailaren 2a, osteguna |
Martxoaren 2a, osteguna |
Apirilaren 4a, asteartea |
Maiatzaren 4a, osteguna |
Ekainaren 2a, ostirala |
Uztailaren 4a, asteartea |
Abuztuaren 3a, osteguna |
Irailaren 4a, astelehena |
Urriaren 4a, asteazkena |
Azaroaren 3a, ostirala |
Abenduaren 4a, astelehena |
Zuzeneko ordainketaren transferentziak SMS bidez jakinarazteko, berariaz aukeratu behar duzu jakinarazpen-aukera hori eta telefono mugikorreko zenbaki zuzen bat eman behar duzu.
Aukera hori hautatu ez baduzu eta aktibatu edo hasieran emandako telefono-zenbakia aldatu nahi baduzu, dagokion Mutuaren administrazio-zentroarekin jarri beharko duzu harremanean.
Fraternidad-Muprespa mutuak zure prestazioa ordaintzea agindu dio lan egiten dugun banku-erakundeari SMSa jaso duzun egunean.
Erakunde hori eta zurea berbera bada, diru-sarrera egun horretan bertan jaso beharko zenuke. Bestela, baliteke zure kontu-korrontean egingo den diru-sarrera 24-48 ordu bitartean atzeratzea, bi banku-erakunderen arteko protokoloaren arabera.
Abonatu zaizun prestazioaren zenbatekoa hainbat faktoreren mende dago, eta hauek dira nagusiak: oinarri arautzailea, onetsitako ordainketa-aldia, eta zure prestazioaren kontingentzia.
Adierazitako data ordainketa horretan kalkulatu eta abonatu zaizun prestazioaren azken eguna da.
Normalean, data hori amaitutako hilabetearen azken eguna izango da, baina aurrekoa izan daiteke batzuetan, Gizarte Segurantzatik jasotzen dugun informazioak ez duenean uzten prestazioa hilabete amaiera arte berresten.
Abonatu zaizun prestazioaren zenbatekoa hainbat faktoreren mende dago, eta hauek dira nagusiak: oinarri arautzailea, onetsitako ordainketa aldia, zure prestazioaren kontingentzia eta ordainketa-modalitatea, kontingentzia arruntetatik eratorritako ABEren kasuan (ABE arrunta edo langabezia).
Abonatu zaizun prestazioa xehetasunez ikusteko, gure bulego digitalean edo gure aplikazioan sartzea gomendatzen dizugu.
Zure prestazioa jasotzeko kontu-zenbakia aldatzeko, gure edozein bulegotara joan beharko duzu eta bertan aldatzea eskatu, eta zure titulartasuna egiaztatzeko baliozko oraintsuko agiriren bat aurkeztu.