Kapital-sozietatea
Irabazi-asmoa eta berezko nortasun juridikoa dituen merkataritza-sozietatea, dirua, ondasunak edo industria ematen duen bazkide batek edo gehiagok osatutakoa.
Bazkideen erantzukizuna mugatua da.
Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak (1/2010 LED) arautzen du sozietate mota hori.
Kapital-sozietate dira erantzukizun mugatuko sozietatea, sozietate anonimoa eta komanditako sozietate akzioduna.