Sozietate anonimoa
Kapital-sozietatea, non kapitala bazkideen ekarpenen araberako akziotan banatuta baitago; bazkideen erantzukizuna sozietatea eratzeko bakoitzak eman zuen kapitalaren araberakoa da. Diruzkoak, ondasunezkoak edo ekonomikoki balioetsi daitezkeen eskubidekoak izan daitezke ekarpenak, inoiz ez lanekoak.
Gutxienez bi bazkide izango ditu, pertsona bakarreko sozietate anonimoan salbu. Kapital soziala ezin da 60.000 € baino txikiagoa izan.