Erantzukizun mugatuko sozietatea
Kapital-sozietatea, non kapitala bazkideen ekarpenek osatzen baitute, dela diruzkoa dela gauzazkoa (ekonomikoki balioets daitekeena), ez ordea lanekoa. Emandako kapitalaren araberakoa da bazkideen erantzukizuna.
Kapital soziala ez da akziotan banatzen, sozietate anonimoetan bezala, partaidetza sozialetan baizik, eta ezin da 3.000 €-tik beherakoa izan.
Gutxienez bi bazkide izango ditu, pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietatean salbu.