Sozietate zibila
Baterako enpresa-jarduera bat garatzeko bi pertsonak edo gehiagok bat egitea. Haietako bakoitzak lana (industria-bazkideak) edota ondasunak nahiz dirua ekar ditzake (bazkide kapitalistak). Bazkideek erantzukizun mugagabe eta mankomunatua dute.
Berezko nortasun juridikoa du, bazkideekiko independentea.