Zerbitzu elektronikoak Fraternidad-Muprespa mutualitateko enpresentzat

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa mutualitateak Bulego Digitala ipini du enpresa mutualisten eskura. Bertan, telematikoki eta noiznahi kudeatu ahalko dituzte ohiko izapideak (beharrezkoa da aldez aurretik sisteman alta ematea). Besteak beste, zerbitzu hauek izango dituzu eskuragarri: alta eskatu eta sartzeko erabiltzailea aldatu, ezbeharren eta absentismoaren gaineko txostenak eskatu, tarifak ikusi, kotizazioak eta kuoten kenkariak ikusi.

Bulego Digitaleko harpidetzak aukera ematen dizu, halaber, jakinarazpen elektronikoak eta baliozko informazioa jasotzeko, bai eta lehen sorospeneko botikinen eskaera egiteko ere. Halaber, gure webgunearen bidez ere egin dezakezu: fraternidad.com/botiquín.

Mutualitateak, era berean, badu helbide elektroniko bidezko jakinarazpen-sistema bat ere, aurretik izena emanda. Hari esker, zure enpresak denbora aurreztu ahalko du mutualitatearekin edo erakunde publikoekin egindako izapideak gauzatzerakoan. E-jakinarazpen hauek (zerbitzu elektronikoak) daude erabilgarri gaur egun: 

  • Osasun-laguntza eskatzeko bolanteak (VSA)
  • Lan istripuaren partea (ePAT)
  • Lanbide-gaixotasunaren partea (ePEP)
  • Baja medikorik gabeko istripuen zerrenda (eRSB)
  • Altaren Agiri Medikoa (ePMA)
  • Baja medikorik gabeko partea (ePSB)
  • eDerivación zerbitzua.

Gure web ataritik, informazio pertsonalizatua eskuratzeko aukera ematen dizugu. 

«Enpresa» profila aukeratuz, zure premietara egokituko da. Deskargatu zerbitzu-katalogoa, bisitatu gure arreta-zentroen sarea zer zentrotara jo dezakezun ikusteko –bai Fraternidad-Muprespa mutualitatearenak, bai +compromiso bidez akordioak sinatuta dauzkatenak, bai zentro espezializatuak–. Halaber, bestelako informazio interesgarria ere eskuratu ahalko duzu.

Fraternidad-Muprespa mutualitatearen webguneen gaineko informazio gehiago ikusteko, sakatu HEMEN.

¿Que te ha parecido el contenido?