Ezintasun iraunkorraren kalifikazioa
Ezintasun iraunkor egoeraren aitorpena; Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egiten du, bere erakundeen bidez, prestazio ekonomikoak onartzeko. Ezintasun iraunkorraren mailak honakoak izan daitezke: Ohiko jarduerako ezintasun iraunkor partziala; ohiko lanbideko ezintasun iraunkor osoa; lanbide orotarako erabateko ezintasun iraunkorra; eta baliaezintasun handia.