Prebentzio-zerbitzua

Prebentzio-jarduerak egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak, langileen segurtasuna eta osasuna behar bezala babesten direla bermatzeko; xede horrekin, aholkularitza eta laguntza ematen zaie enpresaburuari, langileei, haien ordezkariei eta ordezkaritza-organo espezializatuei. Bere eginkizunak betetzeko, enpresaburuak laneko langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskuei buruzko informazioa eta dokumentazioa eman beharko dio zerbitzu horri, bai enpresa osoari eragiten diotenak, bai lanpostu edo eginkizun bakoitzari eragiten diotenak, bai arrisku horiei aplika dakizkiekeen babes- eta prebentzio-neurri eta -jarduerak eta hartutako neurriak.
Enpresaburuak honako agiri hauek egin beharko ditu, bai eta lan-agintaritzaren eskura ipini ere:
• Lan-arriskuen prebentziorako plana.
• Laneko segurtasunerako eta osasunerako arriskuak ebaluatzea, langileen lan-baldintzen eta jardueraren aldizkako kontrolen emaitzak barne.
• Prebentzio-jardueraren plangintza, hartu beharreko babes- eta prebentzio-neurriak barnean hartuta, eta, hala badagokio, erabili beharreko babes-materiala.
• Langileen osasun-egoeraren kontrolak egitea.
• Langileari lanegun batetik gorako ezintasuna eragin dioten lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen zerrenda.