FM jardunaldia CaixaForum eraikinean, errepidean gerta daitezkeen laneko istripuen 18 ikuspegirekin

90 Aniversario
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Madrid

Administrazio publikoak, DGTk, Guardia Zibileko Zirkulazioko Taldeak, enpresak eta enpresa-erakundeek, elkarte sindikalek, erakunde eta fundazioek... guztira 18 adituk eman zuten beren ikuspegia arazo berdinaren aurrean: errepidean gertatzen diren laneko istripuak.

Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileek, besteak beste, aholkuak ematen dizkiete enpresei segurtasunaren eta osasunaren arloan. Ahalegin handiak eta sentsibilizazio kanpainak egin arren, errepidean gertatzen diren laneko istripuak ugaritu egin dira azken hamarkadan. Hori dela eta, errepideko segurtasuna izan da prebentzioari buruzko bigarren topaketa honen ildo nagusia.

Prebentzioari buruzko Fraternidad-Mupresparen II. astea. Ez utzi zure aztarna errepidean

Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde nagusi Natalia Fernández Laviada arduratu da jardunaldia aurkezteaz eta bideratzeaz.

Irekiera instituzionala Fraternidad-Muprespako presidente Carlos Espinosa de los Monterosen eskutik heldu da. Bere hitzetan, “2017an errepideetan hildako 1.200 pertsonak gizartearen porrotaren emaitza dira”. Prestakuntza eta Bide-hezkuntzako zuzendariorde nagusi Mónica Colásek, berriz, zera baietsi du: “guztion laguntza eraginkorra behar da bide-segurtasunaren helburuak lortzeko”.

“2017an errepideetan hildako 1.200 pertsonak gizartearen porrotaren emaitza dira.” Carlos Espinosa de los Monteros.

Lehen mahai-ingurua: “Ezbehar-tasa, zein norabidetan mugitzen gara?” RACE konpainiako Bide-segurtasuneko zuzendari Tomás Santa Cecilia izan da moderatzailea, Guardia Zibileko Zirkulazio Taldeko nagusi Ramón Ruedaren laguntzarekin batera. Azken horrek zera esan du telefono mugikorraren erabilerari buruz: “distortsioa eragiten duen faktore esanguratsua da, beste deskuidu batzuekin batera, eta arriskua handitu du; eta keinukariak ez erabiltzeak ere arazo larriak dakartza, hori baita gidariok bata bestearekin komunikatzeko dugun modu bakarra” eta bukatzeko hauxe gehitu du “bizitzeko eskubidea errepidean galtzen da”. INSSBT institutuaren aldetik, Ikerketa eta Informazio saileko unitate teknikoko buru Clara Díazek “Egin zaitez ikusgai” kanpaina aurkeztu du, banaketak egiten dituzten motorzaleei zuzendutakoa. DGTko Ikerketa eta Analisi saileko zuzendariorde nagusi Álvaro Gómezek zera azaldu du: “ez dago errepidean gertatzen diren laneko istripuen arketiporik, hainbat motatakoak izan daitezke, eta horien artean motor eta bizikletenak nabarmen suspertzen ari dira”. Bestalde, Lan Harremanen saileko teknikari Helena Moralesek hitz egin du Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren izenean. Bere iritziz, “negoziazio kolektiboan arreta berezia jarri beharko litzateke bide-segurtasunari lotutako prebentzioan”. Txostengileekin bukatzeko, UGTko Laneko Osasun eta Ingurumen saileko idazkari Ana Garcíak honako hau erantsi du: “prebentzioa ez da kostua, inbertsioa baizik. Laneko baja izango litzateke kostua”.

Jardunaldiaren programari jarraituz, bigarren mahai-ingurua hauxe izan da: “Kontzientziazioa prebentziotik hasita”. Quirón Salud erakundeko laneko istripuen prebentzioko zuzendari Jorge Cabrera izan da burua, eta DIA erakundeko presidente Francisco Canesen partaidetza izan du. Azken horrek zera esan du: “istripuetan bizitzak galtzen dira, eta enpresak erantzukizun handia du istripu horiek saihesteko eta langileei zentzu horretan prestakuntza emateko”. Mutualitateko Prestazio Ekonomikoen saileko zuzendari Eduardo Castrok zera baieztatu du: “prestazio bereziek itxaropena ematen dute laneko istripu bat gertatu denean, Fraternidad-Muprespak ematen duen laguntza da”. Fraternidad-Muprespa Habana ospitaleko Bizkarrezur Unitateko buru Eduardo Hevia doktoreak honako hau azpimarratu du: “istripu hauen ondorio mediko-kirurgikoak lesio larriak izaten dira, eta kalteak izan ditzakete bizkarrezur-muinean. Behin eta berriz azpimarratu behar dugu prebentzioaren garrantzia, zoritxarreko segundo bakarrean bizitza erabat alda dakizuke eta”. Iñaki Lergak bere ezagutzak partekatu ditu baita ere, AXA enpresako Gizarte Erantzukizun Korporatiboko zuzendari eta Ponle Freno ikasketa-zentroko koordinatzaile orokorrak. Bere hitzetan, “espainiarrok ez gara arriskuaz jabetzen gidatzen ari garenean, eta gidarien jokabideak aldatzen saiatu behar gara.” CCOOko Laneko Osasun eta Ingurumen idazkaritzako goi teknikari Oscar Bayonak adierazi du “laugarren faktore” bat izan behar dela gogoan, alegia, “lana antolatzeko modua, bata bestea babestuz, gehiegizko nekeak hil egiten du eta”.

Azken mahai-ingurua: “teknologia eta prestakuntza gidarien zerbitzura”. AESPLAko presidente Concepción Martín izan du moderatzaile. Bertan, SEAT enpresako Segurtasuna Automobilen saileko arduradun Javier Luzónek hauxe adierazi du: “aldaketa kontzeptuala, automobilak jarraian gerta daitekeenari aurrea hartzeko gai izatea izango litzateke”. Alberto Cuetok, EDP España enpresako Prebentzioko Zerbitzu Mankomunatuko zuzendariak, bere enpresari buruz hitz egin du, non “ibilgailuak partekatzea sustatzen eta bide-segurtasunaren gainean kontzientziatzeko ezinbesteko prestakuntza ematen duten, istripurik ez egotea lortzeko”. Gonvarri konpainiako komunikazioko teknikari Juan Cruzek “emocional driving” proiektua azaldu eta zera erantsi du: “ezin dugu onartu errepideetan gertatzen diren istripuetan bizitzak galtzea, hori dela eta,  gure langileentzako eta haien senideentzako jarri dugu martxan, positibotasunaren alde eginez”. Pons Seguridad Vial enpresako Prestakuntzako arduradun Valentín Alborecak beste hau esan du: “enpresek errepidean duten erantzukizuna modu esponentzialean hazten ari da eta haien prebentzio planetan sartu beharreko gauza da”. Fraternidad-Muprespako Laneko Istripuen Prebentzioko goi teknikari David Revillok  itxi du mahai-ingurua, honako hau azpimarratuz: “gizakia da faktorerik garrantzitsuena, %90an”. Horrez gain, Fraternidad-Muprespak enpresa mutualistei eskaintzen dien tailerra azaldu du, murgiltze errealitate birtualaren bitartez arazo honen gainean kontzientziatzeko.

Fraternidad-Muprespako zuzendari kudeatzaile Carlos Arandak jardunaldia itxi du, txostengileei eta bertaratu direnei eskerrak emanez, eta datorren urtean ere CaixaForum eraikinean egingo den III. jardunaldian parte hartzera gonbidatu ditu.

¿Que te ha parecido el contenido?