Misioko lan-istripua
Misiotzat edo in mision-tzat hartuko da langile batek lantokitik kanpo izandako lan-istripua, lanaldiaren barruan gertatzen denean, ohiko jarduera profesionalean, edo enpresak agintzen dion noizbehinkako jarduera jakin bat burutzen ari denean.
Ez da nahastu behar "in itinere" modalitatearekin.
- Misioko lan-istripua:: lanaldiaren barruan (lan egiteko lekualdaketa).
- In itinere lan-istripua: lanalditik kanpo (etxetik lanerako joan-etorriak edo alderantziz).