Identifikazio fiskaleko zenbakiaren
Pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko entitateen IFZ bederatzi karakterek osatuko dute, honela:
- Letra bat, forma juridikoari dagokiona; Espainiako entitatea izan daiteke, edo, bestela, atzerriko entitatea edo erakunde ez-egoiliarraren establezimendu iraunkorra.
- Zazpi digituko zorizko zenbaki bat
- Kontrol-karaktere bat
Espainiako entitateen kasuan, identifikazio fiskaleko zenbakia letra batekin hasiko da, eta letra horrek bere forma juridikoari buruzko informazioa bilduko du, gako hauen arabera:
A. Sozietate anonimoak
B. Erantzukizun mugatuko sozietatea
C. Sozietate kolektiboak
D. Sozietate komanditarioak
E. Ondasun-erkidegoak, jaraunspen jasogabeak eta nortasun juridikorik ez duten gainerako entitateak, beste gako batzuetan berariaz sarturik ez daudenak
F. Sozietate kooperatiboak
G. Elkarteak
H. Jabetza horizontaleko araubideko jabeen erkidegoak
J. Sozietate zibilak
P. Toki Korporazioak
Q. Erakunde publikoak
R. Kongregazio eta erakunde erlijiosoak
S. Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako Administrazioko organoak
U. Enpresen aldi baterako batasunak
V. Gainerako gakoetan zehaztu gabeko beste mota batzuk
Atzerriko entitateen gakoa
N. Atzerriko erakundeak
Entitate ez-egoiliarraren establezimendu iraunkorraren gakoa
W. Espainian egoitza ez duten entitateen establezimendu iraunkorrak.