Delt@
Istripua izandako langileen aitorpen elektronikoaren akronimoa.
Enpresak lan-agintaritzari baja medikoa dakarten lan-istripuak eta besteren konturako langileek bajarik sortu gabe hilean izandako lan-istripuak jakinarazteko sistema telematikoa.
Sistema horren bidez jakinarazten dira, halaber, istripu larriak edo langilearen heriotza eragindako istripuen presazko jakinarazpenak.