Biomekanika

Biomekanikak giza gorputza aztertzen du askotariko jarduerak egiten ditugun bitartean, hainbat helburutarako: horren errendimendurik handiena erdiesteko, antzemandako desgaitasunen bati heltzeko eta zenbait jarduera diseinatzeko, pertsona gehienek kalterik edo lesiorik jasan gabe egin ahal izan ditzaten. Ingeniaritza medikoarekin eta ergonomiarekin du zerikusia.
Biomekanika okupazionalak lan egiten dugun bitartean gorputzean gertatzen diren prozesu biomekanikoak ebaluatzeko tresnak ematen ditu, prozesuon eraginkortasuna lortzeko eta horiek egitean lesioak prebenitzeko. Lotura hertsia du laneko ergonomiarekin, hots, giza gorputza zereginetara eta lan-tresnetara moldatzeaz arduratzen den zientziarekin.
Lan-arriskuen prebentzioaren ikuspuntutik, zeregin jakin batzuek muskuluen eta eskeletoaren patologiak edo nekea eragitearen arrazoiak eta horiek prebenitzeko modua azaltzen laguntzen du.