Lege-oharra

WEBGUNEARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legean —Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan— ezarritakoari jarraikiz, hona hemen webguneari buruzko datu orokorrak:

Arduraduna: Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea, 275. zenbakiduna

IFZ: G82287228

Helbidea: Plaza Cánovas del Castillo 3, 28014, Madril  

Harremanetarako helbide elektronikoa: dpd@fraternidad.com

Erregistroko datuak: Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea, 275. zenbakiduna. Behar bezala erregistratuta dago, eta Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioaren baimena du.  

 

WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK  

  1. Webguneko erabiltzaileak

Erabiltzailetzat joko da webgunean sartzen den edonor; une horretan bertan, baldintza orokor hauek onartuko ditu erabiltzaileak, osorik eta inolako erreserbarik gabe. Webgunean eskainitako zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko, halaber, kasuan kasuko baldintza bereziak izango dira indarrean. Zerbitzu horiek erabiltze hutsagatik, onartutzat hartuko dira baldintzok.

  1. Baimena

Erabiltzaileek baimena dute webguneko edukia ikusteko, inprimatzeko eta hein batean deskargatzeko, soil-soilik honako baldintza hauek elkartzen badira:

  1. Webguneko xedeekin bateragarria bada.
  2. Informazioa norberak eta modu pribatuan erabiltzeko egiten bada halakorik. Guztiz debekatuta dago edukiak merkataritza-xedeetarako erabiltzea edota horiek banatu, argitaratu, eraldatu nahiz zatikatzea.
  3. Webgunean lotutako edukirik aldatzen ez bada.
  4. Webguneko grafiko, ikono edo irudirik gainerako irudietatik bereiz erabili, kopiatu edo banatzen ez bada.

 

  1.  Erantzukizuna

Webgunean sartzea eta bertako informazioa ezegoki erabiltzea halakorik egiten duenaren ardura da bakar-bakarrik. Fraternidad-Muprespak ez du inongo ardurarik hartuko erabiltzaileek webgunean zein horren edukietan egin lezaketen erabilerarengatik, ez eta horren ondoriozko kalteengatik eta galerengatik ere.

  1. Webgunearen funtzionamendua eta erabilgarritasuna

Fraternidad-Muprespak eskubidea du webguneko informazioa, konfigurazioa, itxura eta sartzeko baldintzak aldatzeko eta eguneratzeko, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe. Fraternidad-Muprespak ez du ardurarik hartuko gerta litezkeen segurtasun-akatsengatik, ez eta erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea) zein horren barruan gordetako fitxategi eta dokumentuetan eragin litezkeen kalteengatik ere, honako hauek direla eta:

  • Webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabiltzaileak baliatzen duen ordenagailuan birusen bat egoteagatik;
  • Nabigatzailea gaizki ibiltzeagatik;
  • Eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik.

Fraternidad-Muprespak ez du bermatzen berak ez besteren batek webgunean sartutako birusik edo bestelako elementurik ez egotea, zeinek erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoak nahiz horien barruan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategiak honda baititzakete. Horrenbestez, Fraternidad-Muprespak ez du ardurarik hartuko aipatu birus edo elementuak egotearen ondorioz gerta litezkeen edonolako kalte eta galerengatik. Fraternidad-Muprespak askotariko babes-neurriak erabiltzen ditu webgunean hirugarrengoen eraso informatikoen aurka. Hala eta guztiz ere, Fraternidad-Muprespak ez du bermatzen baimenik gabeko hirugarrenik webgunera ez sartzea edo erabiltzaileak zein baldintza, ezaugarri edo inguruabarretan baliatzen duen webgunea. Hori dela bide, Fraternidad-Muprespak ez du inongo ardurarik hartuko baimenik gabe sartzearen ondorioz gerta litezkeen kalte eta galerengatik. Fraternidad-Muprespak ez du bermatzen webgunean sartzerakoan etenik edo akatsik ez egotea, ezta hura eguneratuta egotea ere. Ezinezkoa edo gauzatzeko zaila ez bada, Fraternidad-Muprespa akatsak zuzentzen, komunikazioa berrezartzen eta edukiak eguneratzen saiatuko da akatsen, deskonexioen edo edukiak eguneratuta ez egotearen berri izan bezain laster. Fraternidad-Muprespak eskubidea du webgunean nahiz horren eduki guztietan sartzea eteteko, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

  1. Edukiak eta zerbitzuaren kalitatea

Fraternidad-Muprespak ez du ezein ardurarik hartuko webgunean lotutako edukien ondorioz, baldin eta horrenak ez badira. Edozein erabiltzaile, bezero zein hirugarrengok pentsatuko balu lotutako orrien edukia edo zerbitzuak legez kontrakoak direla, edota erabiltzailearen beraren, bezeroaren nahiz hirugarrengo baten indemnizatu beharreko eskubideak eta ondasunak hondatzen dituztela, eta, bereziki, honako hauek badituzte:

  1. Espainiako araudi penalaren arabera delituzkotzat har litezkeen jarduerak edo edukiak.
  2. Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak urratzen dituzten jarduerak edo edukiak.
  3. Ordena publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala arriskuan jartzen dituzten jarduerak edo edukiak.
  4. Osasun publikoa, pertsonen duintasuna, ez diskriminatzeko printzipioa eta osasuna eta haurtzaroa arriskuan ipintzen dituzten jarduerak edo edukiak.

Aukera izango du Fraternidad-Muprespari jakinarazteko. Hala ere, mezu hori jasotzeak ez du aitorpenik izango uztailaren 11ko 34/2002 Legearen, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoaren, 17. artikuluan ezarritako erantzukizuna dela eta. Fraternidad-Muprespak ez du ardurarik hartuko webgunea erabilera jakin baterako erabilgarria edo egokia ez bada. Era berean, ez du ardurarik hartuko webguneko edukiak egiazkoak, zehatzak edo egokiak ez izateagatik edota akatsak eta omisioak egoteagatik erabiltzaileak paira litzakeen kalte nahiz galerengatik. Hala eta guztiz ere, hitzematen du webguneko edukiak eta informazioak aldian-aldian egiaztatu eta zainduko dituela. Hirugarrengoen esteka orok webgunearen hasierako orrira eraman behar du. Ildo horretan, debekaturik geratzen dira “esteka sakonak” eta “framing” direlakoak, bai eta webguneko edukiak beste edozein eratan baliatzea ere baimenik gabeko hirugarrenen alde. Webgunearen bidez, erabiltzaileak aukera izango du hirugarrengoen webguneetan sartzeko. Esteka horiek informatzeko baino ez dira; hartara, ez dira izango helmugako webgunean eskaintzen diren produktu edo zerbitzuak kontratatzeko gonbidapena. Erabiltzailea bere erantzukizunpean eta bertako erabilera-baldintzen arabera sartuko da eduki horretara. Fraternidad-Muprespak ez du ardurarik hartuko, zuzenean nahiz zeharka, esteka horietan sartzeak eragindako edonolako kalte eta galerengatik. Fraternidad-Muprespak baldin badaki esteka horietako informazioa edo jarduera legez kontrakoa dela, delituzkoa dela edota hirugarren baten indemnizatu beharreko ondasunak eta eskubideak honda ditzakeela, arretaz jokatuko du ahalik eta lasterren kasuan kasuko esteka ezabatu edo erabilezin bihurtzeko.

  1. Jabetza intelektuala eta industriala

Fraternidad-Muprespa da webguneko testu, irudi, logo, ikur adierazgarri, soinu, animazio, bideo, iturri-kode, diseinu, nabigatzeko egitura, datu-base eta software elementu ezberdinen titularra, baita horren edukiei dagozkien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideena ere. Webgunean sartzeak ez dio inongo eskubide edo titulartasunik emango erabiltzaileari elementu korporatiboen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen gainean. Litezkeen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak babeste aldera, edozein erabiltzailek zein hirugarrengok uste badu webgunean eduki jakin bat sartzeagatik bere legezko eskubideak urratu direla, horren berri eman beharko dio Fraternidad-Muprespari dpd@fraternidad.com helbidean, eta honako hauek adierazi:

  1. Interesdunaren datu pertsonalak, hots, ustez urratutako eskubideen titularrarenak. Interesdunak ez beste pertsona batek aurkezten badu erreklamazioa, zein ordezkaritzarekin jarduten duen adierazi beharko du.
  2. Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideekin babestutako edukiak, eta webgunean non dauden.
  3. Jabetza intelektual edo industrialaren eskubide horien egiaztagiria.
  4. Berariazko aitorpena, non jakinarazpenean emandako informazioaren egiazkotasunaren ardura hartzen baitu interesdunak.

Hirugarrenek emandako edukiei dagozkien jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen legitimotasuna haien erantzukizuna da, eta ez beste inorena.

  1. Pribatutasun-politika eta datu pertsonalak babestea

Webguneko formularioen bidez, Fraternidad-Muprespak aukera du erabiltzailearen datu pertsonalak eta informazioa biltzeko, gorde edo erabiltzeko xedez. Datu pertsonalak biltzen diren formulario bakoitzean, erabiltzaileak informazio xehea jasoko du alderdi hauei buruz: tratamendua, datuak erabiltzeko xedea, nahitaez edo aukeran erantzutea, datuak emateari uko egitearen ondorioak  eta, oro har, datu pertsonalak babestearen alorreko legedia aplikagarriak eskatutako aipamen guztiak. Fraternidad-Muprespak hitzematen du datuak babestearen arloko indarreko legediak ezarritakoaren arabera tratatuko dituela erabiltzailearen datu pertsonalak.  Erabiltzaileak behar bezala eguneratuta emango ditu datuak, eta erantzule izango da emandako datuak egiazkoak, zehatzak edo indarrekoak ez izateak eragindako kalte eta galerengatik. Informazio gehiago nahi baduzu datuak babesteari buruzko Mutualitatearen politikaren gainean, sakatu hemen.

  1. Cookieen erabilera

Web-zerbitzari baten bidez nabigatzailera bidalitako testu-fitxategiak dira cookieak. Nabigatzaileak aldatu gabe itzultzen ditu zerbitzarira. Hala, aurreko gertaeren memoria islatzen da http transakzioetan, nabigatzean erabiltzaileak egiten dituen jarduerak erregistratze aldera. Webguneko konfigurazioari buruzko datu jakin batzuk dituzte fitxategiok —sartzeko pasahitzak, ikusteko ezarpenak edo hizkuntza gogokoena, besteak beste—, hurrengo bisita erraztu eta eraginkorragoa izan dadin. Oso garrantzitsuak dira cookieak, eta nabigatzean esperientzia hobea izaten laguntzen diote erabiltzaileari. Hauek dira, oro har, cookieen erabilerak:

  1. Erabiltzaileak kontrolatzea: Web-orri batean erabiltzailea edo pasahitza gordetzeko aukera onartzen dugunean, cookie batean gordetzen dira datuok, zerbitzariaren orri bakoitzean sartu beharrik ez izateko. HTTP protokoloak, izan ere, ez du datu horiek gordetzeko gaitasunik. Gogoan izan behar dugu halakoetan ordenagailu eta web-orriaren arteko lotura identifikatzen dela, ez pertsona jakin baten eta web-orriaren artekoa.
  2. Webguneko itxura erabiltzailearen lehentasunen arabera pertsonalizatzea. Aurkezpena eta funtzionaltasuna hartzen ditu barnean pertsonalizazioak.
  3. Aldez aurretik izena eman duten erabiltzaileak haientzat bakarrik gordetako eremu, zerbitzu, sustapen edo lehiaketetara sartzea, bisita bakoitzean erregistratu beharrik gabe.

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

  1. Sare sozialak

Baliteke sare sozialetan agertzea Fraternidad-Muprespa, Mutualitatearen jarduerari loturiko informazioa jakinarazte aldera. Sare sozialetan Fraternidad-Mupresparen orri ofizialak jarraitzen dituzten —eta horien bidez edozein lotura edo lotzeko ekintza egiten dituzten— erabiltzaileen datuak atal honetan xedatutakoari jarraikiz tratatuko dira, bai eta kasuan kasuko sare sozialari dagozkion erabilera-baldintza, pribatutasun-politika eta sarbide-araudien arabera ere, baldin eta erabiltzaileak aurrez onartu baditu. Fraternidad-Muprespak xede hauetarako tratatuko ditu datuak: sare sozialeko beren presentzia behar bezala kudeatzeko eta jardueren, produktuen edo zerbitzuen eta sare sozialen araudiek baimentzen duten beste edozein xederen berri emateko. Beretzat gordetzen du, halaber, eduki ezegoki, iraingarri, diskriminatzaile, bortitz eta bestelakoak sare sozialetik kentzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe. Era berean, gai zehatzarekin bat ez datozen edukiak moderatu, blokeatu edo ezabatu ahal izango dira. Edozelan ere, Fraternidad-Muprespak ez du ardurarik hartuko erabiltzaileen iruzkin edo iritziengatik.

  1. Harremana

Webgunearekin edo Fraternidad-Muprespak emandako zerbitzuekin lotutako gorabeherarik, zalantzarik edo galderarik izanez gero, bidali mezu elektroniko bat honako helbide honetara: dpd@fraternidad.com

  1. Legedia aplikagarria eta jurisdikzioa

Espainiako legediak zuzentzen ditu Baldintza Orokor hauek. Erabiltzaileak Madrilgo epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira webguneko zerbitzu eta edukien eta hemen ezarritakoa interpretatzearen, aplikatzearen, betetzearen eta ez betetzearen ondorioz izan litezkeen ekintza guztietarako. Erabiltzailea kontsumitzailea bada, ordea, bere bizilekuko auzitegia eta legedia aplikatuko dira.

¿Que te ha parecido el contenido?