Gizarte Segurantzako Erreserba Funtsa
Kotizaziopeko prestazioen arloan Gizarte Segurantzako sistemak etorkizunean izango dituen beharrei erantzuteko sortua da.
Honako hauek ditu:
- Kotizaziopeko prestazioak finantzatzen dituzten diru-sarreren soberakinak eta horiek kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako gastuak, ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-kontsignazioaren edo haren aurrekontu-likidazioaren ondorioz sortzen direnak.
- Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutuen Kontingentzia Arruntak Egonkortzeko Erreserba hornitzearen ondoriozko soberakina.