23. HORMA-IRAGARKIA. ARNASKETA ARTIFIZIALA 1956
Año
Cerrak 1956an izenpeturiko azalpen-kartel honetan, besoen mugimenduak eragindako arnasketa artifiziala nola egin azaltzen da hiru urratsen bidez; ez da oso metodo eraginkorra, inondik ere. Ahoz ahoko bizkortze-metodoa 50eko hamarkadaren hasieratik deskribatu zen Amerikako Estatu Batuetan, baina, ikusten denez, Espainian beranduago ezarri zen. Horma-iragarkiaren hondoa horia da. Kolore hori atentzioa emateko erabiltzen da, osasunari eta bizitza babesteari zuzendutako mezu garrantzitsua baita.