Prestazio bereziak eta gizarte laguntza
Zer dira prestazio bereziak?
Prestazio bereziak Fraternidad-Muprespak bat-bateko beharrak finantzatzeko eskaintzen dituen laguntza ekonomikoak dira. Behar horiek langileek eta bere eskubidedunek kontingentzia profesionalen ondorioz aurre egin behar dituztenak dira, betiere gertatutako laneko istripua edo gaixotasuna behar edo egoera berezikoak direnean.
Langilea hiltzen bada, eskubidedun baldintza duen eta heriotz-gastuak ordaindu dituen edozein senide, ezkontide edo izatezko bikote izango da onuraduna.
Hautazko laguntzak dira, Gizarte Segurantzaren arauzko prestazioen bestelakoak edo osagarriak.
Eskatu daitezkeen laguntzak ondorengoak dira:
- Errehabilitazioa eta errekuperazioa.
- Birorientazio profesionala eta lanpostua egokitzea.
- Eguneroko bizitzako jarduerak burutzeko oinarrizko baliabideak egokitzeko.
- Bestelako prestazioak:
- Heriotzagatiko laguntzaren osagarria.
- Baliaezintasun Handiko egoeran dauden pertsonen zaintzarako prestakuntza.
- Ohiko etxebizitzaren jabegoa eta gozamena mantentzea.
Jasotako laguntza Prestazio Berezien Batzordeak ebaluatu eta ebatziko du. Batzorde hori enpresaburu elkartuen eta ordezkaritza handieneko sindikatuei loturiko eta babestutako langileen ordezkariak dituen organo paritario bat da eta Fraternidad-Mupresparen parte-hartzea du.