Kotizazio talde
Honako 11 talde hauen arabera sailkatzen dira lan-araudietan dauden lanbide-kategoriak, Gizarte Segurantzari kotizatzeko ondoreetarako. Talde bakoitzak kotizazio-oinarriaren gehieneko eta gutxieneko mugak ditu.
1 Ingeniariak eta lizentziadunak. Goi zuzendaritzako langileak, Langileen Estatutuaren 1.3.c) artikuluan ez daudenak
2 Ingeniari teknikoak, perituak eta laguntzaile tituludunak
3 Administrazio- eta lantegi-buruak
4 Laguntzaile titulugabeak
5 Ofizial administrariak
6 Menpekoak
7 Administrari laguntzaileak
8 Lehen eta bigarren mailako ofizialak
9 Hirugarren mailako ofizialak eta espezialistak
10 Peoiak
11 Langileak, hemezortzi urtetik beherakoak