Gizarte-lana
Gizarte-aldaketa, -garapena eta -kohesioa eta pertsonak indartzea eta askatzea sustatzen dituen praktika eta diziplina akademikoan oinarritutako lanbidea. Justizia sozialaren oinarriak, giza eskubideak, erantzukizun kolektiboa eta dibertsitatea errespetatzea ezinbestekoak dira gizarte-lanerako, pertsonak eta egiturak hartzen baititu bizitzako erronkei aurre egiteko eta ongizatea handitzeko.
Bere helburua da, batetik, giza lotura osasungarriak garatzea eta, bestetik, gizarte-aldaketak sustatzea, pertsonen ongizatea areagotzeko xedez. Hala, pertsonen eta ingurunearen arteko elkarrekintzei loturiko faktore jakin batzuen gainean jarduten dute gizarte-langileek.