Gai egoerarekin parekatutako egoera
Prestazioak jasotzeko eskubidea izateko ezinbestekoa da afiliatuta eta altan egotea. Dena de, legean adierazita dauden langilearen egoera berezi batzuetan ere jaso daitezke prestazioak, hala nola, langabezia egoera, enpresak langilea atzerrira lekualdatzea, edota aspaldian eta duela hainbat urte, soldadutza edota ordezko gizarte zerbitzuagatiko nahitaezko eszedentzia. Aldi baterako ezintasuna, amatasuna eta greba ere egoera horren parekoak dira.