EMAS (ziurtagiria)
Eco-Management and Audit Scheme edo Ekogestioaren eta Ekoikuskaritzaren EBko Erregelamendua.
Europar Batasunaren borondatezko araudiaren araberako ziurtagiri bat da (1221/2009/EE Erregelamendua), Ingurumen Kudeaketarako Sistema ezarri eta etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeak aintzatesten dituena. Europar Batasuneko ziurtagiri entzutetsuena da, eta munduko ingurumen-kudeaketa zorrotzena. Ikuskaritza independenteen bidez egiaztatzen da.