Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak
Ezintasun iraunkorra izan gabe, laneko istripu edo gaixotasunek eragindako betiko izaera duten lesioek langilearen osotasun fisikoa eraldatzea edo murriztea ekartzen badute eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren garapeneko xedapenei erantsitako baremoan jasotzen badira, ordainduak izango dira, behin, bertan adierazten diren kopuruekin. Ordainketa ezintasun iraunkorraren prestazioak ordaindu behar dituen erakundeak egin beharko du, beti ere, langileari enpresaren zerbitzura jarraitzeko eskubidean eragozpenik sortu gabe.