22. HORMA-IRAGARKIA. EZ UKITU, HILTZEKO ARRISKUA 1950
Año
1950eko kartel honek arriskua adierazteko nazioarteko irudirik klasikoena baliatzen du: garezurrarekin batera, «hiltzeko arriskua» irakur dezakegu. Munduko irudirik erreproduzituena izango da ziurrenik, lehen piktograma. Irudia bera ez ezik, haren koloreak eta estetika ere ezagunak dira guztiontzat. Zorionez, eta irudi hori barneratuta daukagun arren arriskuaren irudikapen gisa, gero eta gutxiagotan ikusten da.