Aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoak.
Baja mediko egoeran dagoen langile orok egoera horrek iraun bitartean subsidio ekonomikoa (Aldi Baterako Ezintasunagatiko prestazioa) jasotzeko eskubidea du. Subsidio hori jasotzeko ezinbesteko baldintza da istripu jakinarazpena, baja jakinarazpena eta berrespen agiria aurkeztea; horiek gabe langileak ez baitu prestazioa jasotzeko eskubiderik izango.