Autonomoentzako informazio eguneratua CATA.COVID-19 prestazioari buruz

Normativa
Autor
Fraternidad-Muprespa

Autonomoentzako jarduera eteteagatik aparteko prestazioak zalantza asko sortu ditu eta sortzen jarraitzen du eskatzaileen artean. Hori dela eta, Fraternidad-Muprespa mutualitateak beren zalantzei ahalik eta hobekien erantzun nahi die, zuzenbidearen arabera. Horretarako, planteatutako egoera nagusiak biltzen dituen dokumentua prestatu dugu.

Gehien errepikatzen diren galderak hauek dira: prestazioaren efektu-data, iraupena eta COVID-19ren jarduera eteteko aparteko prestazio horren bateragarritasuna edo bateraezintasuna, jarduera profesionala mantentzearekin edo hari berriro ekitearekin eta/edo beste prestazio batzuekin.

Prestazioa noiz arte luzatuko den zalantzari dagokionez, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17.4 artikuluak argi eta garbi ezartzen du “alarma-egoera amaitzen den hileko azken egunera arte, baldin eta egoera horrek hilabete bat baino gehiago irauten badu”.

Prestazioa jasotzen duten autonomoek, deseskaladaren hasieran negozioa ireki badezakete, hura jasotzen jarraituko dute alarma-egoera amaitzen den hilabeteko azken egunera arte. Egoera berezi horretan autonomoen diru-sarrerarik eza babestea eta haien negozioak bizirautea du helburu laguntzak.

Halaber, CATA.COVID-19 prestazioaren eskaera aurkeztu baduzu eta tramitearekin jarraitu nahi ez baduzu, uko egiteko edo atzera egiteko prozedura azalduko dizugu.

CATA.COVID-19 prestazio berria arautzen duen 8/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 17. artikuluak hainbat interpretazio onartzen ditu, eta, horregatik, kontsulta egin zaio Gizarte Segurantzako Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiari (DGOSS), organo horren mende baitaude Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutualitateak, haren galderei ahalik eta hobekien erantzuteko.

Organo eskudunak zalantza horiei erantzun eman dielarik, mutualitateak dokumentu bat eskaintzen dizu, hemen deskargatu dezakezuna; zure zalantzak argitzea espero dugu.

¿Te ha resultado útil?