Irune Garramiola

Irune Garramiola, Fraternidad-Muprespa mutualitateak Eibarren duen ordezkaritzaren zuzendari berria

  • Mutualitateari lotuta dago duela hiru urtetik, eta komunikazioaren mundutik dator 
  • Fraternidad-Muprespa mutualitateak 440 enpresa eta 3.500 mutualista inguru babesten ditu 
  • 2021ean egoitza berria inauguratu zuen herrian 40 urte baino gehiago daramatzan Mutuak
Departament de comunicació

Irune Garramiola komunikazioaren mundutik dator. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, hamar urte baino gehiagoz aritu da euskal telebista autonomikoan produkzio-buru gisa. Beraz, giza baliabideen, baliabide teknikoen eta azpiegitura-baliabideen antolaketaz eta kudeaketaz arduratu da, koordinazio-, plangintza-, kudeaketa- eta izapidetze-lanez gain. Prisa Taldeari ere lotuta egon da aholkulari gisa, eta horrek estu-estu hurbildu du eskualdeko enpresa, merkataritza eta erakundeen sarera.

Gainera, Erizaintzako Osasun-laguntzaile gisa trebatu zen eta ardura horrekin sartu zen duela hiru urte Fraternidad-Muprespa mutualitatean.

Mutualitateak 440 enpresa mutualista ingururi ematen die estaldura Eibarren, Gipuzkoako enpresa guztien %18ri, eta 3.500 langile ingururi, horietatik 600 inguru autonomoak. Bizkaiko mugan dagoenez, ordezkaritza honetan probintzia horretako langile askori ematen zaie arreta.

Badira berrogei urte mutualitatea herrian dagoela, eta 2021ean, alkateak egoitza berria inauguratu zuen Ibarkurutze 2 kalean. 400 m2-ko zentro bat da, energetikoki eraginkorrak diren instalazioak dituena, irisgarritasun ezin hobea izateko diseinatua eta erdigunean kokatua.

Fisioterapia-gelak, sendaketak/igeltsuak, erradiodiagnostikoa, prestakuntza, bilerak, itxarote-gelak, bulego administratiboa, hiru kontsulta, bi aldagela egokitu eta bi komun ditu, horiek ere egokituta. Ordezkaritzak doktore bat, erizain bat, fisioterapeuta bat eta harrerako langile bat ditu, zuzendariaz gain.

Jose Antonio Agirreren ordezkoa da Garramiola, eta “ilusio eta gogo handiz” heldu dio aukera eta erronka profesional honi. “Nire helburuetako bat”, gehitu du, “Fraternidad-Muprespa mutualitateak sektorean erreferente izaten jarrai dezan bermatzea da, orain arte bezala, gure mutualista guztiei hurbileko zerbitzua, kalitate gorenekoa eta tratu pertsonalizatua eskainiz”. Halaber, adierazi duenez, “lan egiten dudan goi-mailako profesionalen taldearekin batera, inguruko langileen osasuna eta ongizatea babesteko konpromisoari eutsi ahal izango diogu”.