Bulego Digitalaren zerbitzuak

Fraternidad-Muprespa mutualitateko Bulego Digitalak hainbat online zerbitzu eskaintzen dizkie gure enpresa elkartuei, aholkularitza laguntzaileei, atxikitako autonomoei, langileei eta hornitzaileei. Bulego Digitalaren bidez, hainbat izapide egin daitezke Fraternidad-Muprespa mutualitatearekin, urrunetik eta edozein unetan.

Enpresa mutualista edo aholkularitzakoa bazara, besteak beste, zerbitzu hauek kudeatu ahal izango dituzu: laguntza eskatzeko bolanteak, lan-istripuaren agirien izapidetzea, ordainketa eskuordetuaren kenkariak, bonusaren eskaera, enpresen absentismoa...

Halaber, Aholkulariaren Txokoan aholkulariek topagune bat dute, lan-alorrean, laneko arriskuen prebentzioaren alorrean eta giza baliabideen inguruan eztabaidatzeko.

Autonomoa edo langile babestua bazara, prestazio ekonomikoa eska dezakezu, historia klinikoa kontsultatu, bajaren parte medikoak edo txosten medikoak bidali, eta abar, bai Bulego Digitaletik, bai zure mugikorretik, Mi Frater Paciente ® aplikazioa erabiliz.

Eta Fraternidad-Muprespa mutualitatearen hornitzailea bazara, Fraternidad-Muprespa mutualitateak egindako eskaerak, bidalitako fakturak eta ordainketa-egoera ezagutu ahal izango dituzu.

Bulego Digitalaren zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus bideo hauek:

¿Te ha resultado útil?