Alta medikoa aurkaratzea

Aldi baterako lanerako ezintasuna izango da langilea, gaixotasunagatik edo istripuagatik, aldi batean lanerako ezinduta dagoenean eta Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza behar duenean.

Alta medikoa eman eta langilea horrekin ados ez badago, 4 lanegun izango ditu erreklamatzeko edo aurka egiteko Gizarte Segurantzaren Ikuskatzailetza Medikoaren edo horren ordez aritzen den erakundearen aurrean.

Interesdunak alta medikoa berrikus dadila eska dezake, gehienez ere lau egun naturaleko epean, osasuneko zerbitzu publikoaren ikuskaritza medikoaren aurrean. Erakunde kudeatzaileak erabakia berriz azter dadila proposatzeko eskumena izango du, gehienez ere zazpi egun naturaleko epean, ados ez egotearen arrazoi eta oinarriak zehazki azalduz. Ikuskatzailetza medikoak erakunde kudeatzailearen erabakia berretsiko balu edo ebazpenaren ondorengo hamaika egun naturaletan ez badu horri buruz epairik ematen, alta medikoak erabateko ondorioak izango ditu.