ENB

Europako Normalizazio Batzordea. Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, mundu-mailan Europako ekonomia sustatzea, europarren ongizatea bermatzea eta ingurumena babestea xede dituena. Europako normalizazio-erakundea da, bertako arauak garatzeaz arduratzen dena (EN arauak). 1961ean sortu zen ENB. Batzordea osatzen duten hogeita bederatzi kideak Europar Batasuneko hogeita bost estatu-kideren, Europako Merkataritza Askearen Elkarteko (EFTA) hiru herrialderen eta bi erakunde horiei atxikitzeko herrialde hautagaien ordezkari dira. 60.000 teknikari adituk, negozio-federazioek, kontsumitzaileek eta beste gizarte-erakunde interesdun batzuek parte hartzen dute ENBren sarean; guztira, izan ere, 460 milioi pertsona ditu sareak.