Botika kutxen eskaera elektronikoki izapidetzea
Hurrengo inprimaki honen bidez, lehen sorospen botika-kutxa eska dezakezu elektronikoki, Fraternidad-Muprespa mutualitateko enpresa-kide izaki. Eskaera izapidetzeko, behean adierazten diren datu guztiak bete beharko dira derrigor.
Jarri arreta berezia enpresa eskatzailearen datuak eta helbidea idazterakoan, izan ere, datu horiek egiaztatu egingo dira bidalketa izapidetu ahal izateko. Datuak ez badira zuzenak, enpresa ez bada Fraternidad-Mupresparen kide edo ez baditu bere betebehar guztiak bete, eskaera ez da onartuko.
Eskaera behar bezala egin dela bermatzeko, egiaztatu aplikazioak baldintzen jakinaren gainean ipini zaituela esplizituki eta minutu gutxira eman duzun helbide elektronikora posta elektroniko bat jaso duzula. Hala geratzen ez bada, eskaerarik ez dela izapidetu esan nahi du, eta berriz hasi beharko da prozesuarekin.